Ipuin-kontaketa saio berria antolatu dute ostegun honetarako, Sutegi udal liburutegian. Lupe Lekuona arituko da ipuinak kontatzen, 4 urteko haurrei zuzendua egongo den emanaldian. Sarrera doakoa izango da eta saioa, arratsaldeko 18:00etan hasiko da liburutegian bertan. Lekuonak euskal ipuin tradizionalak baina gaur egungo idazle euskaldun zein atzerritarren ipuinak ere kontatzen ditu.