Ate irekien eguna Gaztelekuan, urriaren 20an

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 6a, 00:00

Martxan da berriz Gaztelekua, udako oporraldiaren ostean. Aurtengoan, gunea erabiliko dutenen artean, talde berri bat dago; DBH 1.mailako hainbat ikasleren artean osatu dena. Gazteon gurasoei zuzenduriko hitzordua deitu dute Gaztelekukoek. Ate irekien eguna antolatu diete, urriaren 20rako, arratsaldeko 18:00etan hasita.Gaztelekutik berri eman dutenez, "bertan Gaztelekua ikusi, proiektua eta hezitzaileak ezagutu, ping pong-ean jolastu, beste gazteek egindako ekintzetako argazkiak ikusi, 1. DBH-ko gazteen argazkiak (ikastolako aurkezpena eta Gaztelekuan jolasean) ikusteko eta edozein zalantza edo kezka argitzeko aukera izango dute". Gaztelekukoekin harremanetan jartzeko, honako helbidera idatz daiteke: gaztelekua@usurbil.net.


Ordutegia
Ordutegi honetan zabalik izango da aurrerantzean, 12-16 urte arteko gazteei zuzenduriko gunea: 
-Astelehenetan: 16:30-18:00 artean, DBH 3-4. mailakoentzat eta 18:00-19:30 artean denontzat.
-Ostegunetan: 16:30-18:00 artean DBH 2. mailakoentzat eta 18:00-19:30 artean denontzat.
-Larunbatetan: 16:00-17:30 artean DBH 1. mailakoentzat eta 17:30-19:00 artean denontzat.