Zubietako Euskal Jaiko herri bazkarira joateko txartelak, igandera arte salgai

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 7a, 00:00

Asteazkenean Euskal Jai eguna ospatuko da Zubietan. Hainbat ekitaldi antolatu ditu Zubieta Lantzenek urriaren 12rako. Tartean, herri bazkaria ospatuko da Araeta jatetxean. Otordurako txartelak aldez aurretik erosi behar dira Barazarren, igandea baino lehen. Helduenak, 20 eurotan daude salgai, haurrenak 12 eurotan. Antolakuntzatik baserritar jantziekin Euskal Jai eguneko hitzorduetan parte hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Trikitilariak, kantu-jira, dantza emankizuna… Egun osorako egitaraua prestatu du Zubieta Lantzenek urriaren 12rako, eta bezperan pilota jaialdia:


10:00 Josune eta Alaitz trikitilariak kaxkoan zehar.
10:00 Zubietako argazki zaharren erakusketa.
11:30 Hamaiketakoa.
12:30 Kantu-jira.
14:00 Herri bazkaria Araeta jatetxean. Txartelak salgai Barazarren, urriaren 9ra arte. Helduek 20 eurotan, haurrek 12 eurotan.
17:30 “Goizaldi” dantza taldearen emankizuna.

Antolatzaileen deialdia: "Zatoz eta gozatu jaiaz, baserritarrez jantzirik!".

Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Babesleak: Usurbilgo Udala eta Kutxa.