Jon Erguin Dorronsorok irabazi du Zubietako I. Mendi Duatloia, hirugarren postuan sailkatu da antolatzaileetako bat, Endika Garzia, eta usurbildarren parte hartzerik ez da falta izan asteburuan jokatu den Zubietako I. Mendi Duatloian. Ehun lasterkari inguruk osatu zuten, lasterketa eta bizikleta gainean Zubieta inguruak zeharkatzen zituen ibilbidea. Euskal Herri mailako proba gogorra inondik ere, bertaratu zirenek ederki txalotu zuten eta kirolariek eginiko ahalegina. Sailkapen osoa, mendiduatloia.com web orrialdean kontsulta daiteke.