Euskal dantzen taldeak abiatu du ikasturte berria

Noaua Aldizkaria 2011ko urriaren 11

Urriaren 6an guraso bilera egin eta behin behineko ordutegiak finkatuta, euskal dantza taldekoek martxan jarri dute jada ikasturte berria. Aste honetako NOAUA!-n auzoetako kronista Irati Portuk berri ematen duenez, adinaren araberako taldeok osatu dituzte:

-LH1ekoak astearteetan 16:30etatik 17:30etara. 
-LH2 eta LH3koak asteazkenetan 16:30etatik 17:30etara.
-LH4, LH5 eta LH6koak ostiraletan 18:00etatik 19:00etara.
-Mutilak astearteetan 17:15etatik 18:15etara.

Informazio gehiago jaso nahi duenak, dantzataldea@usurbil.com helbidera idatzi dezake. Oraindik izena eman ez duenak, dagokion adineko taldera gerturatzeko aukera du berri eman dutenez. Dantza taldetik ohar bat ere helarazi nahi dute: "aurreko urteetatik dantzako arroparen bat entregatzeko etxean inork baldin badu, esan klaseren batetara gerturatu daitekeela Agerialdeko lokalera (edo Udarregiko barne patiora) eta bertan dagoen begiraleari utzi".