Urrezko domina irabazi zuen Usurbil Judo Klubeko kide Xabi Cazorlak asteburuan Vigon jokatu zuen Espainiako Super Kopa Txapelketan. 66 kiloz azpikoen mailan 22 kirolari lehiatu ziren. Hiru borrokalditan parte hartu zuen Cazorlak. Saio gogorra bereziki finalean, Riccardo de Luca italiarraren aurka jokatu zuena. Lezotarrak 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketarako puntuagarria zen proba irabazi du. Bere mailako podiuma honela geratu da:
1- Xabier Cazorla.
2- Riccardo de Luca (Italia).
3- Pablo Castelao (Asturias).
4- Julius Foster (Alemania).
Iturria eta argazkia: jcusurbil.com