Errauste plantako lanei loturiko udal oharra

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 18a, 00:00

Uztailaz geroztik gauez eta jai egunez Zubietako errauste plantan lan egiteko baimenik ez dute, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Halere, aipatu erakundetik, gaueko 22:00etatik goizeko 8:00etara edo jai egunetan errauste plantan lanean ari direla sumatzen duenak Donostiako Udaleko udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute, 943 48 13 00 telefono zenbakira hain zuzen. Baita, Usurbilgo udaltzaingora ere, 943 36 11 12 telefono zenbakira, “gure udaletik ere ordutegiz kanpo egindako lan horien erregistroa egin ahal izateko”.