Andatza mendi elkartearen deiarekin bat egin zuten 30 mendizalek. Nafarroako Unanua herritik abiatu eta Lizarragaraino egindako mendi ibilaldian zehar, “Beriain mendia igo eta Euskal Herriko erdigune geografikotik” igaro ziren. Tarte honetan jaso dugun argazkia eta beste batzuk gehiago www.andatza.com web orrian aurkituko dituzue.