Luzaz Gazte nagusi, Enrike Abril Errebote Txapelketako finalerdian

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 19a, 00:00

Donibane Loitzuneko Luzaz Gazte eta Zubietaren arteko norgehiagoka jokatu zen igandean. Enrike Abril Txapelketako finalerdia zen, eta Luzaz Gaztek irabazi zuen, 13-4. Lehen zatian partida parekatsua suertatu arren, azkenean Donibane Lohitzunekoak nagusitu ziren. Partidako pilotaririk onena Luzaz Gazteko Fredo Karrikaburu izan zen. Zubietarren taldea Joseba Aizpuruak, Josu Aizpuruak, Jon Huizik, Endika Garziak eta Imanol Aizpuruak osatu zuten.


Honenbestez, finala bi talde lapurtarren artean jokatuko da. Ustaritzeko Kapito Harri eta Luzaz Gazte, Oiartzungo plazan lehiatuko dira datorren azaroaren 6an.