Usurbil FT-k bazkidetza egiteko gonbita luzatu die herritarrei

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 19a, 00:00

Usurbil FT-tik bazkide izateko gonbita luzatzen diete, kirol bilgunea lagundu nahi duten herritar guztiei. NOAUA!-ra igorri duten oharrean jakitera eman dutenez, "elkarte batek bizirauteko beharrezkoa duen masa soziala izatea oinarrizkoa da. Oso zaila gertatzen da atzean afizioa eta laguntza ematen duen masa sozialaren laguntzarik gabe. Zentzu horretan Usurbil FT-n nahiko justu gabiltza".


Bazkidetza egin nahi duenak, Caja Rural-Ipar Kutxaren sukurtsalera jo besterik ez du. Bertan , "Socio Usurbil FT" izeneko kontu korronte zenbakian 20 euroko ordainketa egin behar da, norbere izen eta bi abizenak adieraztearekin batera. Ordainagiria Harane futbol zelaiko tabernan aurkeztu eta Usurbil FT-tik berri eman dutenez, "elkarteak ondo erregistratu eta dagokion oparia banatuko du". Herritarrei bazkide izateko deia luzaten diete Usurbil FT-tik: "Elkarteak lagundu nahi duten guztiei deia luzatu nahi die bazkide egiteko aukera eskainiz. Oso garrantzitsua kontsideratzen dugu alor hau eta bereziki eskertu nahi diegu: egingo diren zozketa eta ekitaldietan kontuan izango dugula jakinaraztearekin batera". Gaineratzen dutenez, "elkartearen onura, zuen seme-alabentzako onura izango da. Egin bazkide".