Jose Luis Zumetaren erakusketa Artiumen

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 14a, 00:00

Egun hauetan, albiste izan da Jose Luis Zumeta margolaria. Gasteizko Artium galerian erakusketa ireki berri duelako. Artiumek aurrez aurre jarri ditu Carmelo Ortiz de Elgea eta Jose Luis Zumeta euskal margolari ezagunen 46 lan. Bakoitzak bere gela du, eta erdiko esparru batek bien arteko elkarrizketa sustatzen du.