Ordenatza fiskalak hizpide, gaurko ezohiko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 26a, 00:00

Atzoko jai eguna tarteko, urriko osoko ohiko bilkura asteazken honetan burutuko da, betiko leku eta orduan; arratsaldeko 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan. Urriaren 26ko saio honetarako Udalak prest du jada gai zerrenda. Honako kontuon gainean eztabaidatu eta bozkatu beharko dute hamahiru udal ordezkariek:
1-2001/09/27ko aktaren onespena.
2-Usurbilgo Udaleko eta Kirol Patronatuko lanpostuen balorazioa. Errekurtsoen ebazpena.
3-2012ko Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
4-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-34 (Sekaña) eremuko II. fasea hiritartzeko proiektua exekutatzeko obra kontratua. Ekonomikoki abantaila gehien eskaintzen duen eskaintza onartzea.
5-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-34 (Sekaña) eremuko B-4 partzelari dagokion Hiri Antolamenduko Plan Berezia behin betikoz onartzea.
6-2012 urterako Usurbilgo herri barruko taxien tarifa berriak onartzea.
7-Usurbilgo Eguneko Zentroko ustiapen emakida esleituta duen Gestión de Servicios Residenciales S. Coop. enpresaren kontratua urte betez luzatzea.
8-Alkatearen 2011/0790 dekretuaren berri ematea.
9-Alkatearen 2011/0920 dekretuaren berri ematea.
10-Ricardo Crespo zinegotziak aurkeztutako mozioa.
11-Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa.