Ziortza gazte elkartekoak martxan ditugu

Noaua Aldizkaria 2011ko urr. 31a, 00:00

Ziortza Gazte Elkartekoak hilean behin elkartzen dira. Iaz hasi ziren dinamika horretan, eta aurten bide beretik jarraitu nahi dute. “Saioak gutxi gorabehera hilabetean behin izango dira, azaro hasieratik maiatza bukaerara”, adierazi digute Ziortza Gazte Elkartetik.
Interesik dutenentzat, bilera irekiak antolatu dituzte datozen egunetarako:

DBH 2. maila
Azaroaren 3an osteguna, 19:30ean.

DBH 3. maila
Azaroaren 4an ostirala, 19:30ean.

DBH 4 maila
Azaroaren 5ean larunbata, 19:30ean.

Ziortzaren egoitza Kale Nagusia 25 helbidean dago.
E-posta: ziortzage@gmail.com