Domu Santu Egunarekin batera antolatu ohi da Artisautza Azoka. Hego haizeari esker, tenperatura epela izan dugu eta, akaso horregatik, inoizko jendetsuena izan da aurtengo azoka. Aitzaga elkarteak antolatu duen azoka honetan izan da zer ikusi eta zer ikasi. Jendaurrean, egurra nola lantzen duten erakutsi dute artisau batzuk. Ez hori bakarrik. Ukenduak, saskiak, pitxiak edota jatekoak, denetarik izan da salgai.