Bi karpeta ezberdinetan jaso ditugu uholdeen inguruko argazkiak. Lehenengo karpetan, atzokoan urak gainezka egin zueneko irudiak ditugu, "Oria ibaia gainezka" izenekoan.
Gaur, garbiketa lanetan topatu ditugu herritarrak eta udal langileak. "Uholdeen biharamunean" jaso ditugu gaurko argazkiak. Izenburuan klik egin eta ikusgai izango dituzue.
NoauaTB-n ere bi bideo jarri ditugu ikusgai. Hauexek:
Santueneko bidea zabaltzen lanak izan dituzte udal langileek.
Zubietan, Babilonia etxean garbiketa lanean zeuden goizean goizetik, lokatza kentzen.
Aialde Berri sagardotegian, kalte materialak handiak izan dira.