Gaztetxeen inguruko hitzaldia antolatu du ITAYAK, igande honetarako

Noaua Aldizkaria 2011ko aza. 8a, 00:00

Gaztetxeetako esperientzien berri emango da, igande honetarako, azaroaren 13rako ITAYA Gazte Asanbladak antolatu duen hitzaldian. Hitzordua, arratsaldeko 18:30etarako finkatu dute Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egingo balu, ekitaldia frontoira lekuz aldatuko dela ohartarazi dute antolatzaileek. Bertan, besteak beste, Zarautz, Orio edota Hernaniko gaztetxeetako kideek parte hartuko dute, euren esperientzien berri emateko.


"Hardocore Gabba"
Azaroaren 18rako bestalde, Akerra Gaztetxekoek kontzertu gaua antolatu dute; "Hardcore Gabba". Ernia, Carlito edota Keep Diggin taldeek joko dute Txokoalden. Kontzertuaren inguruan antolatzaileek diotenez, "ERNIA talde zarauztarra da Erantzun, Anestesia eta Diskoira taldeetako errautsetatik sortutako proiektu berria. Bestetik CARLITO talde italiarra arituko da Sandrigotik (Vicenza) doinu punk-hardcoretak dakartzate Euskal Herrian eta Espainian aurkezteko eta gure herrian ere geldialdi bat egingo dute. Hauekin batera KEEP DIGGIN Lasarte eta Andoaingo taldea arituko da kantu azkarrena nork jorratu norgehiagokan".