Euriteen inguruko irudi gehiago ikusi nahi?

Noaua Aldizkaria 2011ko aza. 9a, 00:00

Euri jasen ondoren, gauzak normaltzen hasi dira. Larunbaterako auzolanean partehartzeko deia luzatu du Udalak. Bien bitartean, herritarren argazki gehiago jasotzen jarraitzen dugu. Gutxinaka ipiniko ditugu guztiak web orri honetako Argazkitegian. Hauek dira Mikel Castrok igorri dizkigunak. Ikusi nahi badituzu, hauxe esteka zuzena.

 

Argazkitegian, irudi gehiago topatuko dituzue. Lehenengo karpetan, igandean urak gainezka egin zueneko irudiak ditugu, "Oria ibaia gainezka" izenekoan. 

Astelehenean, garbiketa lanetan topatu genituen herritarrak eta udal langileak. "Uholdeen biharamunean" jaso ditugu asteleheneko argazkiak. Izenburuan klik egin eta ikusgai izango dituzue.

NoauaTB-n ere bi bideo jarri ditugu ikusgai. Hauexek:

 Santueneko bidea zabaltzen lanak izan dituzte udal langileek.

 

Zubietan, Babilonia etxean garbiketa lanean zeuden goizean goizetik, lokatza kentzen.

 
Aialde Berri sagardotegian, kalte materialak handiak izan dira.
 
 

 

 

Euriteen inguruan, bideo gehiago topatu ditugu Interneten eta albiste moduko honetan jaso ditugu. Zuk ere argazkiak edo bideoak ikusgai jarri nahi badituzu, bidali erredakzioa@noaua.com helbidera. Argazkiak, jpeg formatoan eta bideoen kasuan, sarean ipinita dauden helbideak edo estekak.

 

Honako hau Irisasi00k eginiko bideoa duzue.

 

Miguel1Blazquezek youtuben ipinitako bideoa Zubietako Aliri zubian eginikoa da.

 

JonMant-ek eginiko artelana, igandeko irudietan oinarriturik.