XIII. Erle Eguna, azaroaren 27an

Noaua Aldizkaria 2011ko aza. 10a, 00:00

Erleak bere omenaldi eguna izan ohi du Usurbilen, aurten, azaroaren 27an ospatuko da. Hamahirugarren ediziora heldu den ekimenean, erle, argizari eta panelez osaturiko erakusketa zabalduko da, eta noski, ezti, gozogintza eta marrazki lehiaketak ere ospatuko dira. Ohi bezala, txapelketa hauetako sariak erleek ekarriko dituzte. Eguna bazkari baten bueltan borobilduko da, Aginaga sagardotegian.


Hona hemen, Erlearen Lagunak taldekoek aurtengorako prestatu duten egitaraua:
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa. 
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, argizaria, panelak...), postuetako salmenta, musika, bertsolariak, marrazki lehiaketa... 
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari banaketa (ezti, gozogintza eta marrazki lehiaketa) eta ezti sarituen enkantea. 
14:30 Bazkaria Aginaga sagardotegian. 

Antolatzailea: Erle Lagunak.