Herritar asko batu dira auzolan deialdira

Noaua Aldizkaria 2011ko aza. 12a, 00:00

Aurreko asteburuko euri-jasak kalte handiak eragin ditu erribera inguruan. Gainera, urak jaitsi ondoren, zakar ugari agertu da errio bazterretan. Garbiketa lanak ahalik eta arinenean bideratu asmoz, Usurbilgo Udalak auzolan deialdia egin zuen larunbat honetarako. Zubietan, 30 lagun aritu dira lanean. Atallun, 40 lagun inguru. Txokoalden ere koadrila majo bat osatu da. Lana gogotik egin behar izan dute.