350. neurketa jokatzear du Iraolak Athleticen

Noaua Aldizkaria 2011ko aza. 23a, 00:00

Ligako 291 partida, Errege Kopako 33, Europako lehiaketetako 23 eta Espainiako bi Superkopatan parte hartu ostean, Athletic taldearekin 350. neurketa jokatuko du asteburuan Andoni Iraola usurbildarrak. Etxean, San Mamesen bertan izango da, eta Granadaren aurka. Partida kopuru honetara heldu den talde bilbotarreko 23. jokalarian bihurtuko da Iraola. 2003ko abuztuaren 30ean jokatu zuen lehen aldiz Athleticen, Ernesto Valverderen eskutik, 1999. urtean Antiguokotik heldu eta lau urtez beheko kategorietan egon eta gero. Urteotan guztira 34 gol sartu ditu. Hainbeste neurketa jokatuta, denboraldi honetan, Telmo Zarra, Fran Yeste, Anton Arrieta edota Andoni Goikoetxeak jokaturiko partida kopurua gainditzeko bidean da usurbildarra.


Iturria: eitb.com