DBH 2,3 eta 4.mailetako ikasleekin talde bana osatuta abian dute ikasturte berria, Ziortza Gazte Elkartekoek. Aisialdiko tarte bat eskaintzen duen bilguneak hurrengo hitzorduak deituak ditu jada. Begiraleek bertaratzeko gonbita luzatzen diete, 13-16 urte arteko herriko gazteei. Aipatu moduan, hauek dira, antolatu diren hurrengo saioak:
DBH 2: asteazkenetan, 19:30etan. Hurrengo saioa, abenduaren 7an.
DBH 3: ostiraletan 20:00etan. Hurrengo saioa, abenduaren 2an.
DBH 4: ostiraletan 20:00etan. Hurrengo saioa, azaroaren 25ean.
Informazio gehiago: ziortzage@gmail.com