Ekologia eta ingurumen gaiak jorratzen dituen Ekozinemaldia ostiral honetan amaituko da. Atzo eskaini ziren lehen filmak Sutegin. Gaur iluntzeko 19:00etatik aurrera honako hauek proiektatuko dira, Ekologistak Martxan eta Usurbiltzen Elkarteak antolaturiko ekimenaren baitan: “Al final de la linea”, “La tierra es nuestra”, “Muga eta merkatuen historia” eta “La historia del agua embotellada”.