Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira asteburuan

Noaua Aldizkaria 2011ko azaroaren 25a

Nagusien mailan banaka zein binakako modalitatean usurbildarrak heldu dira Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalera. Azken neurketa hauek asteburu honetan bertan jokatuko dira. Gaur iluntzeko 19:30etan hasita, Ibon Aranaldek Bergararekin lehiatuko da, aurkariaren udalerrian. Igandean berriz, Ilunpe taldekoen aurka jokatuko dute Xabier Santxo eta Julen Urruzola usurbildarrek. Igandeko partida, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Hernanin.

Pilota partidak gaur, Aginagan
Iluntzeko 20:30etan hasita hiru pilota partida jokatuko dira gaur, Aginagako Ariztitxo pilotalekuan. Honako hauek:
Eskuz binaka 3.maila, Nagusiak: azken laurdenak
Usurbil 1 (Gorka Mendizabal-Iker Zinkunegi)-Eple 2

Paleta goma 3.maila, Nagusiak:
Usurbil (Josu Arruti-Xabier Murua)-Ategorrieta 2

Eskuz binaka 2.maila, Jubenilak:
Usurbil-Aldez Zaharra 2
(Iñigo Ibargoien-Aitor Telleria)