Didgeridoo tailerra eta kontzertua, bihar Sutegin

Noaua Aldizkaria 2011ko abe. 9a, 00:00

Akerra Gaztetxeak eta ITAYA Gazte Asanbladak didgeridoo musika instrumentua ezagutu eta trebatzeko aukera eskainiko dute larunbat honetan, abenduaren 10ean antolatu duten tailer baten bidez. Iban Nikolai gazte oiartzuarrak klase edo erakustaldi modukoa eskainiko du Sutegin, arratsaldeko 17:00etan hasita. Antolakuntzatik berri eman dutenez, "pare bat orduko tailer bat da eta nahi duen guztiak parte har dezake, instrumentuak berak ekarriko ditu". Tailerra amaitu eta etenaldi baten ostean, Nikolaik berak kontzertua eskainiko du kultur etxean. Sarrera doan.