Abenduaren 8an kiroldegian, Pirritx Porrotx eta Marimotots

Noaua Aldizkaria 2011ko abe. 2a, 00:00

Emanaldi bikoitza eskainiko dute, arratsaldeko 16:00etan hasita lehenengoa, eta 18:30etatik aurrera bigarrena. Sarrerak egun berean eskuratu ahal izango dira, baina baita saioko eguna baino lehen. Marije arropa dendan, Bordatxon eta Kiroldegian eskuratu ahal izango dira, 6 eurotan. Edo 7 euroren truke egunean bertan. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, 12 hilabete arteko haurrek sarrera doan izango dute.