Abenduaren 22an eguberrietako oporraldian murgilduko dira herriko ikasleak. Urtarrilaren 9ra arteko klaseen etenaldian, 12-16 urte arteko gazteek izango dute ordea lagun giroan primeran pasatzeko aukera. Gaztelekua zabalik izango da ate joka ditugun gabon hauetan ere. Ekintza ugariz osaturiko egitaraua prestatu dute, hona hemen hitzordu guztiak:
Abenduak 22, osteguna
14:50 Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira irteera, DBH 3 eta 4 mailetako ikasleekin.
Abenduak 23, ostirala
10:00 Zubieta XXI futbol zelaira bizikletaz irteera, DBH 2ko ikasleekin.
Abenduak 26, astelehena
19:00 “Lotsagabe” antzezlana eta Heep Hop emanaldia gazteentzat Sutegin.
Abenduak 27, asteartea
9:00 Bilbora irteera, DBH 3 eta 4 mailetako ikasleekin.
Abenduak 29, osteguna
10:30 Egun pasa: futbola, bazkari sorpresa eta TWIST txapelketa, DBH 2koentzat.
Urtarrilak 2, astelehena
15:00 Urbileko zinera, DBH1eko ikasleekin.
Urtarrilak 7, larunbata
16:00 Sing Star eta Dardo Txapelketa gazte guztientzat Gaztelekuan.