Hiru bakarrizketa saio ikusteko aukera egongo da ostiral honetan, hilaren 16an Zubietan. Zubieta Lantzenek hiru antzezle gonbidatu ditu Kaxkapera; Ion Martinez, Barry “Barrez” eta eurekin batera, herritar bat; Garbiñe Astiazaran (ondoko irudian, ezkerrekoa). Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da. Sarrera doan.
Gabon eskerako entsegua
Abenduaren 24rako herriko talde desberdinek gabon eskean irteteko hitzorduak antolatu dituzte Aginagan, Kaxkoan, Santuenean, baita Zubietan ere. Abenduaren 24an Artzabaletatik abiatuko den ekimenerako entsegu saioak deitu ditu Zubieta Lantzenek, ostiral honetarako, abenduaren 16 eta 23rako. Iluntzeko 19:00etan Kaxkapen.