Abenduaren 31n ospatuko den II. Hurbilago San Silvestre herri lasterketan parte hartzeko izen emateko epea azken txanpan da jada. Herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzearen aldeko ekimena da Hurbilago Elkarteak hil honetako azken egunerako antolatu duen martxan apuntatzeko azken eguna, datorren larunbat hau izango da, abenduaren 24a.
Doan apuntatu daiteke, Hurbilagoko establezimenduetan baita web orrialde honetan funtzionamenduan dagoen lotura batean klikatuta. Kirol ekimeneko hitzordua, iazko bera izango da; lasterketa, urteko azken egunean, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Partaideek lau bat kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Kaxkoa bitan zeharkatuta. Ondoko irudian, ibilbidearen mapa.