Errege Magoei laguntzeko antortxeroak behar dira

Noaua Aldizkaria 2011ko abe. 20a, 00:00

Urtarrilaren 5ean iritsiko dira Hiru Errege Magoak. Kabalgatan ibiliko dira herrian barrena. Laguntzaileak behar dituzte, bidea argitzeko bereziki. Horregatik, antortxarekin atera nahi dutenentzat bilera deitu dute Ziortza Gazte Elkartekoek. Urtarrilaren 2rako egin dute deialdia, 19:00etan Apaiz Etxean.