Urteko azken osoko bilkura, ostegun honetan

Noaua Aldizkaria 2011ko abenduaren 20a

Abenduko eta urteko azken osoko bilkura aste honetan bertan burutuko da, ostegunean, abenduaren 22an hain zuzen. Ohiko ordu eta lekuan; 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan. Besteak beste, urte berrirako Ordenantza Fiskalak behin betiko onarpena eztabaidatu eta bozkatu beharko dute, Bildu, Aralar, Hamaikabat, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariek. Hemen, gai zerrenda osoa:


1-Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2011/11/29ko bilkurako akta.
2-2012ko Ordenantza Fiskalak: erreklamazioak erantzun eta ordenantzak behin betirako onartzea.
3-Usurbilgo Udalaren 2010eko Kontu Orokorra behin betirako onartzea.
4-Gernika ibilbidea, 13 (Maisu etxea) etxeko udal jabetzako 1. eskuina etxebizitza, gutxienez 50 urtez alokairuan izateko konpromisoa.
5-Usurbilgo udal hilerri berriaren erregimen eta funtzionamenduko araudiaren 4. aldaketa.