Lehenbizi, Usurbilgo Udalak harrera egin zion atzo arratsaldean eta gero, Sutegiko auditorioan bere udalerri eta herrialdeari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Mauleko alkate Michel Etxebeste Usurbilen izan zen atzo, Nafartarrak Taldeak gonbidatuta. Zuberoako Eperra ikastolaren alde azken egunotan antolatu dituen ekintzen artean, azken hitzordua burutu zen Sutegiko auditorioan. Zuberoko ekonomia izan zuen hizpide Etxebestek.
Ez da ordea azken egunotako hitzaldi bakarra izan. Orreagako guda hizpide zuen hitzaldia ere antolatu baitzuten Nafartarrak taldekoek. Eta Mixel Etxekoparen kontzertuaz ere gozatu ahal izan zen abenduaren 17an.