Urte berriko lehen odol ematea, urtarrilaren 2an

Noaua Aldizkaria 2011ko abenduaren 22a

Usurbilgo Odol Emaileen Elkartekoek lotua dute, odol emate saioen 2012ko egutegia. Urte berriko lehen hitzordua, urtarrilaren 2rako finkatu dute, ohiko ordu eta lekuan; 18:00-20:30 artean, anbulatorioan. Hortik aurrera, bi hilean behin deituko dituzte herritarrak odola ematera. Hilabeteotako lehen astelehenetan; martxoak 5, maiatzak 7, uztailak 9, irailak 3 eta azaroak 5ean.

Odola eman nahi baduzu, hauek dira bete behar dituzun baldintzak: 18-66 urte bitarte izatea, 50 kg baino gehiagoko pisatzea edota gaitzik ez izatea.