Imanol Agirretxe euskal selekzioan jokatzeko deitua izan da. Une gozoan da eta hasierako taldean aritzeko aukera asko ditu gainera. Bost egun baino ez dira falta euskal selekzioak eta Tunisiak elkarren aurka jokatuko duten lagunarteko partidarako, eta Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek atzo eman zuten partida horretarako deialdiaren berri. Guztira, 22 jokalari deitu dituzte; horietatik gehienak Athleticeko eta Realeko jokalariak dira: 22tik hamasei. Datorren asteazkenean, hilaren 28an jokatuko da neurketa, San Mames futbol zelaian, 20:45ean.
Argazkia iazkoa da, eta Athletic-eko Toquero eta Muniain jokalariekin ageri da.