Salda beroa eskertu zuten atzo eguerdian, San Esteban Txiki egunean, mezara igo ziren guztiak. Hotzari aurre egiteko, ondo baino hobeto jaso zuten hamaiketakorako proposamena. Beste behin ere, ohitura berritu zuten San Esteban auzoko bizilagunek. Herritik igo zirenak ere asko izan ziren.