Gabonetako Parkea gune desberdinez osatua dago. Gune orokor bat egongo da, zientzietarako karpa batekin, eskulan tailer edota edertasun saloiarekin. Gero, beste bi gune bereiziko ditu Parkeak. 2-6 urte artekoentzat, marrazki txokoa, ludoteka edota puzgarriak izango dira. 6-12 urte artekoentzat, ohe elastikoak, puzgarri edota tailerrak. Honez gain, egunero tailer eta ikuskizunak izango dira. Abenduaren 27an txalaparta saioa, hilaren 28an pailazoak eta 29an diskoteka. Ezin gehiago eskatu.
Usurbilgo Udalak antolaturiko Gabonetako Parkerako sarrera, doan.
Ordutegia: goizez, 11:30-13:30. Arratsaldez, 16:30-19:30, Kiroldegian.
Irudi hauek gaur goizean hartu ditugu.