Urteko lehen astelehenean, odol ematea

Noaua Aldizkaria 2011ko abenduaren 29a

Abenduaren 8an ospatu zuten Odol Emaileen Eguna. Dagoeneko, urte berriko egutegia ere zehaztu dute Usurbilgo odol emaileen elkartekoek. Hauxe izango da: urtarrilak 2 astelehena, martxoak 5 astelehena, maiatzak 7 astelehena, uztailak 9 astelehena, irailak 3 astelehena eta azaroak 5 astelehena. Anbulatorioan, ohiko ordutegian.

Datorren astelehenean, beraz, herriko anbulatorioan, odol-ematea arratsaldeko 18:00etatik 20,30era.