Urteko lehen odol ematea, gaur iluntzean

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 2a, 00:00

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak astelehen honetarako egina du, odola emateko urte berriko lehen hitzordua. Ohiko ordu eta lekuan hain zuzen; 18:00-20:30 artean anbulatorioan. 2012. urte osorako gainerako odol emateen hitzorduak ere finkatu dituzte. Bi hilean behin izango dira saioak, lehen astelehen arratsaldeetan eta anbulatorioan. Martxoaren 5ean, maiatzaren 7an, uztailaren 9an, irailaren 3an eta azaroaren 5ean. Ondoko irudian, eskualdeko odol emaile omenduak joan den urrian.