Txan magoa, "Ogro txikia", Gaztelekuko hitzorduak... gabonetako egitarauak etenik ez

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 2a, 00:00

Urte berria estreinatzearekin batera, eguberriak azken txanpan murgildu dira jada. Baina haur eta gazteen oporraldia amaitu ez denez, haiei zuzenduriko hainbat hitzordu deituak daude egunotarako. Gaztelekutik DBH 1.mailakoekin Urbileko zinera joango dira gaur arratsaldeko 15:00etan. Larunbaterako, 16:00etatik aurrera, Sing Star eta Dardo Txapelketa antolatu dituzte gazte guztientzat, Gaztelekuan bertan. 

Aginagan ludotekak zabalik jarraituko du 
egunero larunbatera arte
, Errege Eguna dela eta ostiralean izan ezik. Antxomolantxa Elkartekoek antolaturiko txokoetan parte hartzeko aukera izango da, goizero 10:00-13:30 artean. 

Sutegin ere zenbait ekitaldi antolatu ditu Usurbilgo Udalak. Bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Txan Magoak emanaldia eskainiko du kultur etxeko auditorioan. Sarrerak salgai daude aldez aurretik 2 eurotan Oiardo Kiroldegian, edo egunean bertan 3 euroren truke. "Ogro Txikia" antzezlanerako sarrerak ere prezio berean salgai daude Kiroldegian. Etzi, urtarrilaren 4an izango da emanaldia, Sutegin. Egunez eguneko ekitaldi eskaintza, Agenda atalean kontsulta daiteke.