Emakumeei zuzenduriko tailerretan izen ematea, ostegunera arte

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 2a, 00:00

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Zerbitzutik “Emozioak lantzen” eta “Harremanak eta espazio propioa” izeneko bi tailer jarri dira martxan udazken honetan eta izan duten harrera ikusita, hogeitik gora emakume parte hartzen aritu baitira, bi tailerrok beste hiru hilabetez luzatzea erabaki du Udalak. 
 
Urtarriletik martxora luzatuko diren saio hauetan parte hartzeko izen ematea zabalik izango da, ostegun honetara arte, hilaren 5era arte, 657 707 279 telefono zenbakian edo berdintasuna@usurbil.net helbidera e-mail bat bidalita. Zenbait aldaketekin, hona hemen urte berrian jarraipena izango duten aipaturiko bi tailer hauei buruzko informazio gehiago: 

“Harremanak eta espazio propioa: oreka baten bila” 
Edukia: tailer honetan espazio propioa eta harreman afektiboa landuko dugu: nola sentitzen gara gure espazio propioan, nola harreman afektiboetan (bikotea, familia, lagunak), zeintzuk dira gure espazio erreserbatuak, eta zer partekatu nahi dugu. 
Gidaria: Nagore Aranburu, psikologoa. 
Eguna: astelehenak. Ordua: 17:00-19:00. 
Tokia: Bake Epaitegi atzeko lokala. 
Hizkuntza: euskara. 

“Emakumeak eta maitasuna: berdintasunetik maitatu” 
Edukia: maitasunari buruz hausnartuko dugu, maitatzen nola irakasten diguten, maitasun erromantikoaren ideia, zer nolako fantasia eta espektatibak ditugun, mitoak eta sinesmenak. Eredu patriarkalak, rol eta genero estereotipoen bidez, maitatzeko modua guztiz baldintzatzen du. Gure maitatzeko modua aztertzea garrantzitsua da. Askotan galdu, desagertu, oparitu, dependentzia izan edota gehiegi babestuz maitatzeko ditugun modu hauek aztertu eta plazer, askatasun, osasun, osotasun eta aberastasunetik norberak bere lekua eta errekonozimendua aurkitzea garrantzitsua da.
Gidaria: Pepa Bojó, psikologoa. 
Eguna: ostegunak. 
Ordua: 14:30-16:30. 
Tokia: Bake Epaitegi atzeko lokala. 
Hizkuntza: erdara.