Orain arteko ikastaro eskaintza zabalduko du Kirol Patronatuak hilabete honetatik aurrera. Aerobik, spinning, pilates, gimnasia edota tonifikazio ikastaroekin batera, yoga eta sabel dantzetan trebatzeko aukera egongo da gutxi barru. Saioak urtarrilaren 16an hasi eta ekainaren 30era arte luzatuko dira.
Interesa duen edonork proba egiteko aukera izango du datorren astean: urtarrilaren 9an, sabel dantzan goizeko 10:00etan eta eguerdiko 12:00etan. Eta urtarrilaren 12an, 16:00etan eta 18:30etan yoga probatzeko aukera egongo da. Bi ikastaro berri hauetan, parte hartzeko gonbita luzatzen dute Kirol Patronatutik. “Ekintzak gaitutako irakaslegoak emango ditu eta esperientzi berri on eta atseginak probatzera animatzen zaituztegu!”. Proba egunen ostean abiatuko dira sabel dantza eta yoga saioak. Hori bai, antolakuntzatik jakinarazi dutenez, “beharrezkoa da Kirol Patronatuak ezartzen duen gutxieneko partaide kopuru batek izena ematea”.