UEMAren berri-papera kalean da

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 4a, 00:00

2011ko abenduari dagokion Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) berri-paperaren 35. zenbakia kalean da. Usurbilgo Udala kide duen bilguneak argitaratu duen eskuorria egunotan banatu da herritarren artean. Azalak erakundeko zuzendaritza talde berriaren argazkia dakar. Edukien artean, baita elkarrizketa bana, UEMAko lehendakari eta lehendakari ordeari ere; Bergarako alkateorde Maren Belastegi eta Aramako zinegotzi Asier Mujikari hurrenez hurren. Abenduan kaleratu zen Euskarazko Produktuen Katalogoaren nondik norakoen berri ematearekin batera, erakundea handitzera doala ere iragartzen da aipatu berri-paperean. Orain arte UEMAko kide izan diren 61 udalerrien zerrendara beste bat gehituko da, urte hasiera honetan; Berastegi. UEMA-ko berri-papera Usurbilgo Udalaren web orrialdean kontsulta liteke jada, usurbil.net helbidean.