Andatza Mendizale Elkartearen baitan, mendi bizikletan aritzeko BTT Taldea osatu berri da. Bilguneak lehen ekimena ere deitua du jada urtarrilaren 29rako; Irisasi inguruak zeharkatuko dituen mendi bizikleta irteera antolatu dute. Hemen ekimenari buruzko zenbait zehaztasun, baina parte hartzeko asmotan direnak adi, antolatzaileek asteotan hilabete bukaerako hitzorduari buruzko nondik norakoen berri ematen joango baitira andatza.com web orrialdean:
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordua: 9:00.
Irteera/helmuga: frontoia.
Ibilbidearen luzera: 30-32 km.
Izen ematea: frontoian, proba hasi aurretik. 10 euro federatuek, 15 euro federatu gabe daudenek.
Informazio gehiago: andatza.com
Harremanetarako: andatzabtt@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza Mendizale Elkartea, BTT Taldea.