Amaitzear diren eguberrion ostean, urtarrilaren 13an kaleratuko dugu urte berri honetako lehen NOAUA!. Besteak beste, gabonetan zehar herrian antolatu diren Haur Parke, Olentzerorekin eginiko kalejira, San Silvestre eguneko lasterketa edota ostegun honetako Erregeen Kabalgatako irudiekin hornitua dator 2012ko lehen astekaria. Baita abendu amaieran burutu zen ezohiko osoko bilkurari buruzko informazioarekin edota, auzoetako kronika eta bestelako elkarrizketekin.
Urtarrilaren 13ko NOAUA!-n, zorion agur edota oharrik argitaratu nahi dutenek, datorren astelehenera arteko, urtarrilaren 9ra arteko epea dute erredakzioa@noaua.com helbidera bidali edota NOAUA!-ko egoitzara ekartzeko.