Jubenil mutilen eskubaloi partida, larunbat arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 5a

La Bacaladera Hondarribia taldekoak aurrez aurre lehiarako prest dituztela hasiko dute urte berria, jubenil mailako mutilen eskubaloi taldeak. Larunbat honetan, urtarrilaren 7an, Usurbil K.E.-koek neurketa jokatuko dute Oiardo Kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita. 


Eskubaloi taldeak biltzen dituen Usurbil Kirol Elkartetik bestalde, beste hiru partida iragarri dituzte eguberri osterako, urtarrilaren 14ko jardunaldirako. Honako hauek:

16:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Galdona Burdindegia Pulpo K.E.
18:15 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Talaipe Jatetxea Pulpo K.E.
19:45 Senior neskak, Euskal Liga "A": Atez Ate Usurbil-Quiron Askartza.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.