2011ko kultur diru-laguntzen zuriketa egiteko azken eguna da gaurkoa

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 9a, 00:00

Iaz kultur egitasmoak garatzeko emandako diru-laguntzak zuritzeko garaia da, zuriketa hauek urtarrilaren 9a baino lehen egin behar dira. Usurbilgo Udaletik gogorarazi dutenez, aurkeztu beharreko agirien inguruan edozein zalantza izanez gero, Kultura Sailarekin harremanetan jarri behar da, 943 371 999 telefono zenbakira deituta edo kultura@usurbil.net helbidera e-mail bat bidalita. Aipatu moduan, zuriketak aurkezteko epea datorren astelehenean, hilaren 9an itxiko da. 


Bi egun barru bilduko da berriz hain zuzen, Kultura Aholku Batzordea. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan. Saio horretan, besteak beste, kultur arloko diru-laguntzen gaia ahotan hartuko dute ekitaldian parte hartuko duten udal ordezkari, teknikari eta herri eragileek.