Bihartik aurrera, Kantu Taldea berriz ere lanean

Noaua Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 9a

Eguberrietako etenaldiaren ostean, euskal kantu artean murgiltzeko aukera eskaintzen jarraituko dute Kantu Taldekoek. Asteroko entsegu saioei helduko diete berriz, hilaren 10etik aurrera. Asteartero ordubetez bildu ohi dira Udarregi ikastolan, 18:30-19:30 artean. Hileroko hitzorduari eutsiz bestalde, urtarrileko azken larunbatean, hilaren 28an euskal kantuez girotuko dute Kaxko ingurua, iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den kantu-jirarekin.