Asteazkenean aztertuko dute, Patxi Segurolaren estradizio eskaera

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 9a, 00:00

Bi egun barru, asteazkenean urtarrilaren 11n jakingo da zer gertatuko den Patxi Segurola herritarraren estradizio eskaerarekin. Etzi aztertuko dute gaia Parisen. Estradizio eskaeraren berri joan den azaroaren 16an eman zioten aginagarrari. Orduko hartan, Usurbileginez.com web orrialdetik berri eman dutenez, "prozedura hori burutzeko Pariseraino joan behar izan zuen, bidaia derrigortua eta kontrol-neurri zorrotzak ezarri zizkioten: joan-etorria egun berean egitera behartu zuten egun horretarako soilik balio zuen baimen idatzia emanda". Segurolak ia urtetebete darama, frantziar estatuko Autun herrian konfinatua, bere sorterritik 750 kilometrora. Bertatik ateratzea debekatua du eta egunero bitan Jendarmerian aurkeztu behar du, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan.

Batzarra, asteazken iluntzean
Frantziar estatuko auzitegiek asteazkenean hartu dezaketen erabakiaren zain, batzarra deitu dute etzirako. Iluntzeko 19:30etan Mikel Laboa plazan.