Familiaren garapen ebolutiboari buruzko saio gehiago, Hitz Ahoren eskutik

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 10a, 00:00

Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak familiaren garapen ebolutiboaren inguruan azaroan antolatu zituen tailerrak luzatzea erabaki du. Familiaren eboluzioa, haurraren garapen ebolutiboa, familiaren garapena eta garaian garaiko kezka eta beldurrak, ilusio eta pozak, arriskuak eta indarguneak hizpide zituzten saioek jarraipena izango dute, 2012ko lehen hileotan. Saioak Izar Arregi psikopedagogoak zuzenduko ditu. Hitzorduotan egoteko lehentasuna azaroko tailerretan parte hartu zuten gurasoek izango dute, nahiz Hitz Ahotik berri eman dutenez, gainerako herritarrak ere bertara daitezkeen tailer hauetara. Saioak hain zuzen, HH, LH eta DBH zikloetako ikasleen gurasoei zuzenduak daude. Izen ematea zabalik dago, hitzaho@udarregi.com helbidean. 


Tailerren egutegia 
Saio guztiak arratsaldeko 17:00etan hasi eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Ohi bezala, ekitaldi bakoitzak iraun artean, zaintza zerbitzua izango da. Tailerrak Udarregi ikastolan burutuko dira. Egunotan: 
-HHko saioak: otsailak 6, martxoak 5, apirilak 2 eta maiatzak 7. 
-LHko saioak: otsailak 7, martxoak 6, apirilak 3 eta maiatzak 8. 
-DBHko saioak: urtarrilak 26, martxoak 1, martxoak 29 eta maiatzak 3.