Eguberrietako etenaldiaren ostean, euskal kantu artean murgiltzeko aukera eskaintzen jarraituko dute Kantu Taldekoek 2012. urte honetan ere. Gaurtik aurrera, asteroko entsegu saioei helduko diete berriz. Asteartero ordubetez bildu ohi dira Udarregi ikastolan, 18:30-19:30 artean. Hileroko hitzorduari eutsiz bestalde, urtarrileko azken larunbatean, hilaren 28an euskal kantuez girotuko dute Kaxko ingurua, iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den kantu-jirarekin.