GARA egunkariak Patxi Segurola herritarrari eginiko elkarrizketa dakar gaurko zenbakian. Bihar epaituko dute aginagarra. Espainiar estatutik Segurola estraditatzeko eginiko eskaera aztertuko dute frantziar estatuko epaitegiek asteazken honetan. "Panorama ez da batere erraza. Berez, Estatu frantsesean bizitzea debekatua dut, eta hirugarren herrialde bat aukeratzeko esan didate. Baina, nik nire buruan daukadan hirugarren herrialde hori Euskal Herria da", adierazi du Patxi Segurolak. Estradizio eskaerengatik Segurola epaituko duten hirugarren aldia da biharkoa. Arantxa Manterola herritarrak Patxi Segurolari eginiko elkarrizketa osoa helbide honetan irakur daiteke: http://www.gara.net/paperezkoa/20120110/314410/eu/Konfinamenduak-zeure-buruaren-kartzelero-bihurtzen-zaitu-pixkana